Tabirako-Baqué sekulako maila erakusten dabil EBA kategoriako itzuleran, eta mailari eutsi diezaioke

Joseba Derteano 2020ko urt. 18a, 11:45

Tabirako-Baquek urte dezente zeramatzan EBA mailan jokatu barik. Kategoria horretan azkenengoz egon zenean, garaipen bi bakarrik eskuratu ahal izan zituen. Datu horrek erakusten du zelako jauzia dagoen Euskal Herriko maila nagusitik nazional mailakora.

Horregatik, itzuleraren urtean, Tabirako Baqueren helburuak ahalik eta ondoen lehiatzea eta orduko marka hura hobetzea ziren. Baina, ezustean, sekulako maila erakusten dabil Durangoko saskibaloi kluba, eta lehenengo itzulia amaitu berri denean, garaipen eta porrot kopuru bera lortu du: zazpina. Ez hori bakarrik: bost talde jaisten diren mailan, jaitsiera postuetatik kanpora dago. "Aurpegia ematen ari gara. Partidu guztiak borrokatu ditugu eta garaipen batzuk talde indartsuen kontra heldu dira. Lehenengo itzuliaren amaierara zazpi garaipenegaz heltzea lorpen handia da guretzat", adierazi du Julen Berrocal entrenatzaileak.

Tabirako ez da talde saskiratzailea. Punturik gutxien sartu duen hirugarren taldea da: 968 puntu 14 partidutan; defentsa lana izan da gabezia horren antidoto eta gotor. Punturik gutxien jasotako bigarren taldea dira: 965.

Domekan Pielagos liderraren kontra jokatuko dute, Kantabrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!