Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko teknikariaren esanetan, familia ikuskizun hau "ez da ohikoa". Gartxot Unsainek (berak idatzi du obra) agure narratzailearen papera du eta istorioak aurkeztuko dizkie umeei, gitarra elektrikoa eta eskusoinua lagun dituela. "Ikuskizunean zehar hainbat gai azaleratuko dira: ezberdina izateari beldurra, lehenengo harremanen lotsak eta 'ni naizen hori' homonormatibitatearen aurrean defendatzea, besteak beste", azaldu dute ATX teatroko kideek. Unsainez gainera, Maryse Urruty, Jon Koldo Vazquez eta Natxo Montero antzezleak igoko dira taula gainera.
'Kaskarot' Durangaldean
Kaskarot Elorrion eta Berrizen egongo da ikusgai, otsailaren 23an eta 28an, hurrenez hurren; martxoaren 21ean Zornotzan egongo da ikusgai.