1989ko abenduaren 21ean egin zuten inaugurazio ofiziala. Efemeridea jaitxo batekin ospatu zuten iazko urte amaieran.
Hiru urte lehenago sortutako klubari sostengu ekonomikoa emateko eta errugbi zaleen bilgune izateko helburuz sortu zuten eta harrezkero helburu biak betetzea lortu du. Lehenengotan lokal moduan funtzionatzen zuen, jaietan eta egun seinalatuetan txosna moduan irekita. Gerora beste pauso bat eman eta taberna moduan atontzera animatu ziren klubeko kideak eta proiektua auzolanean eraman zuten aurrera.
Barikuko alean Gotzon Gomez ANBOTOko kolaboratzaileak sasoi hartako kontuak gogoratuko ditu bere zutabean.