Egoera txarrean dauden zuhaitzak bota eta berriak ipiniko ditu Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 14a, 09:33

Ezkurdin dauden tamaina handiko bi ezki bota eta ale gazteagoak ipiniko dituzte. Askatasun etorbidean, berriz, 9 urki ipiniko dira. Francisco Ibarra kalean ere hildako zuhaitz bat bota eta gazteago bat sartuko dute.

Ezkurdiko bi ezkik "usteltze-zantzuak eta zuloak" dituztela ikusita, eta horrek "kalte pertsonalak eta materialak" ekar zitzakeela ikusita, zuhaitzak aldatzeko beharra ikusi du udalak. 

Lanak urtarrilaren 24an amaitzea dago aurreikusia. 12.900 euroko aurrekontua dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!