'Humanites' ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Aritz Maldonado 2020ko urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 31 arte eman ahalko da izena Durangoko Arte eta Historia museoak antolatzen dituen ikastaroetan.

Zortzina saio edukiko dituzte 'La vida cotidiana en el País Vasco durante la Edad Media y Moderna' eta 'Erdi Aroko Artea Hispanian 1000 urtetan zehar' ikastaroek. Saioak otsailetik apirilera bitartean izango dira, 19:00etatik aurrera. Iñaki Bazan, Alberto Angulo eta Juan Jose Usabiaga izango dira irakasleak.

Erreserbak egiteko museo@durango.eus helbidera idatzi behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!