Pertsona bat hilda aurkitu dute Durangoko kutxazain batean

Anboto 2020ko urt. 12a, 13:41

Durangoko Frai Juan Zumarraga kalean dagoen Laboral Kutxako sukurtsalean etxegabeko pertsona bat aurkitu dute hilda. Autopsia egiteko Patologia Zerbitzura eramango dute, Ertzaintzak azaldu duenez.

Ertzaintzak goizeko 10:30ean jaso dute abisua esanez Laboral Kutxako sukurtsalaren barruan mugitzen ez zen pertsona bat zegoela. Anbulantzia eta medikua bertaratu dira eta baieztatu dute hilda zegoela. Ertzaintzak azaldu duenez bertan dira oraindik.

Autopsia egiteko Patologia Zerbitzura eramango dute gorpua. Horrek dinoenaren arabera ikerketa zabalduko du Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!