Herriko kaleetan, puntu beltzetan eta zebra-bideetan argiteria hobetzeko, eta, itzalaldiak ekiditzeko elektrizitate-kuadrok hobetzeko 100.000 euro gehiago erabiliko ditu Durangoko Udalak. 251.000 euroko diru-atala zegoen lotuta lan horietarako. Bada, horretarako diru gehiago bideratzea gura dute durangarrek. Aurrekontu parte hartzaileetan, botoen %75,2 batu ditu proposamen horrek. Umeentzako jolasak eta jolas parkeak hobetzeko (%30) eta Gernikako Arbola plazaren alboan (TADU enpresa zegoen tokian) aparkalekua egiteko (%22,9) proposamenek hainbat boto batu dituzte. Alokairuetarako diru-laguntzetarako 25.000 euro gehiago bideratzeak, botoen (%21,5) jaso ditu.
Garrastatxuren berbetan, "herrian egiten denarekin interesa dute durangarrek eta aukera emanez gero parte hartzen dutela erakutsi du parte hartze prozesu honetan". Gaineratu duenez, "inork ez daki durangarrek baino hobeto Durangok eta bertoko herritarrek zer behar duten eta zer nahi duten". Gaineratu duenez, "elkarlanean sinisten dugu, eta gardentasunaren alde egin gura dugu, horrela erakusten du abiatutako parte hartze prozesu honek". Aurrerantzean ere bide horretatik jarraituko dutela lanean azaldu du.
Jorge Varelak ere nabamendu du herritarren parte hartzea: "Lehenegoz eman da parte hartzeko aukera eta horrelako ekimenetan ibilbide luzeagoa duten herrietako (Barakaldo edo Portugalete, adibidez) parte hartzea hirukoiztu du Durangok. Gura dugun Durango eraikitzeko ibilbidea zehazteko ia .3.000 durangarren laguntza izan dugu".
Abenduaren 16tik 20ra bitartean lau auzo bilera egin zituzten, eta 110 lagunek parte hartu zuten. Horrez gain, urtarrilaren 3ra bitartean, potoa emateko aukera izan dute herritarre herrian jarritako postontzien bitartez eta online. Durangon erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoen %11,3k eman dute botoa, azaldu dutenez. Gizon eta emakumeek hartu dute parte, nahiko modu orekatuan, nahiz eta emakume gehiago izan diren (%53). Adinari dagokionez, 30-50 urte bitarteko herritarrak izan dira gehien parte hartu dutenak. Aztiker soziologia ikerguneakk bideratu dute parte-hartze prozesua.
Honako egitasmo hauek garatzen lagunduko dute aurrekontu parte hartzaileek:
- Kaleetan, puntu beltzetan eta zebra-bideen argiteria hobetzeko diru-atalari 100.000 euro gehituko zaizkio. Itzalaldiak ekiditzeko elektrizitate-kuadrok hobetzeko ere erabiliko dirua (2.177 boto)
- Umeentzako jolasak eta jolas parkeak hobetzeko 100.000 euro gehiago bideratuko dira (869 boto)
- Arbolak landatzeko kanpaina egiteko 25.000 euro gehiago erabiliko dira (859 boto)
- Gernikako Arbola plazaren alboan (TADU enpresa zegoen tokian) 100 bat ibilgailurentzako tokia duen aparkalekua egiteko, 162.000 euro gehitzea (666 boto)
- Alokairuetarako diru-laguntzetarako 25.000 euro gehituko dituzte (623 boto)
- Ibaizabal parkean hiri kirolerako eta entrenamendurako Calistenia parke publikoa eraikitzeko 30.000 euro gehituko dituzte (559 boto)
- Pertsona nagusien etxebizitzetan kea-atzemateko gailuak jartzeko diru-atalari 10.000 euro gehituko zaizkio; 75 urtetik gorako pertsonen etxean jarriko dira,bakarrik bizi badira, eta, 80 urtetik gorako pertsonen bizilekuetan (519 boto).
- Arnasten den airearen kalitateari buruz informatzeko panela jartzeko 30.000 euro lotu dira (502 boto).
- Etorkizun batean ortu ludikoak jartzeko proiekturako 20.000 euro bideratuko dira (484 boto).
- San Fausto jaiak antolatzeko diru-atalari 40.000 euro gehituko zaizkio (351 boto).
- Bizikleta garbitzeko gune berria jartzeko 20.000 euro bideratuko dira (225 boto).
- Herritarren parte hartzea sustatzeko webgunea sortzeko 12.000 euro bideratuko dira (211 boto).