JAEDeko zozketarako txartel guztiak saldu dituzte, baita gabonetako eta Errege Eguneko loteria guztia. Oso pozik azaldu dira herritarren parte hartzeagaz. “Hurbildutako batzuek ez dute jakin JAEDek egiten duen lana, beraz elkartearen lana ezagutarazteko aukera ere izan dugu”, gaineratu dutenez.
Guztira 50 sari zozketatu dituzte. Besteak beste, ordenagailuak, telebistak, eta mediterraneoan zehar kruzero bat.