Urmargoez sortutako hainbat ilustraziorekin hasten da erakusketa. Horrez gainera, baina, material desberdinen esperimentaziotik sorturiko lanparak edota duela urte batzutako artelanak ere daude ikusgai, baita, Amaia del Amok bere tailerrean erabiltzen duen mahaia ere. "Lan nola egiten dudan erakutsi gura izan dut, obrei ekarpena egiten diola uste dut".
Erakusketan artista gonbidatu baten lanak ere daude ikusgai. 84 urteko Ana Mari Castroren panpinekin eginiko obra, hain zuzen ere.
Sortzeko gunea
Erakusteko ez ezik, sortzeko gunea ere bilakatu gura izan du Del Amok Ezkurdiko aretoa. "Jendeak ikastea eta desikastea gura dut, aritzea, eta eboluzionatzea" azaldu du artista durangarrak. Horrela, obrekin hartu emana edukitzeko joko parea ere proposatzen dira 'Sormen in progress' erakusketan. Domekara arte egongo da zabalik gunea.