“Kirola eta baloreak” sustatzeagatik, eta urte luzez Durangoren izena lau haizeetara zabaltzeagatik eman dio Durangoko EAJk aurtengo Astarloa saria. Kulturalak herriarekiko eta herritarrekiko izan duen “konpromisoa” azpimarratu du EAJk. “Bete ditzala gutxienez, beste 100 urte” azaldu dute. Sari banaketa atzo egin zuten. Kulturaleko Jon Andoni Goikoetxea presidenteak eta Emilio Esturo zuzendaritzako kideak jaso zuten saria, Mireia Elkoroiribe Durangoko udaleko EAJko buruaren eta Durangoko Udal Buru Batzarreko Ander Gorrotxategi presidentearen eskutik.