23 urteko gazte bat atxilotu dute Durangon, taberna bateko edariak billete faltsuekin ordaintzen saiatzeagatik

Anboto 2019ko abe. 26a, 14:24

Atzo goizaldeko 7:30ean izan zen atxiloketa Komentukaleko taberna batean. Gazteak hainbat edari erronda ordaintzeko ahalegina egin zuen 20 euroko bilete faltsu bigaz. Ostalariak Ertzaintzari kasu eman zion. Patruila bertaratu zenean, gaztea ikuskatu, eta soinean 520 euro faltsu zituela jabetu ziren. 20ko eta 50eko bilete faltsuak ziren denak. Astean zehar pasako da gaztea epailearen aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!