Durangoko Pilota Eskolako ume eta gazteek 10. Gabonetako Txapelketa jokatuko dute. Gaur eta bihar (abenduak 26 eta 27) kanporaketak jokatuko dituzte Ezkurdin, 18:30ean. Finala zapatuan izango da, 18:30ean. Guztira 40 parte-hartzaile izango dira txapelketan.