Futboleko jokabide onak eta gizarte-inklusioa bultzatuko dituzte zapatuan Durangon

Anboto 2019ko abe. 24a, 10:35

Iazko Kirolene Fest jaiaren irudi bat.

Kirolene kirol eskolak jardunaldi bat antolatu du futbolean inklusioa sustatu eta jokabide onak bultzatzeko. Zapatuan, hilaren 28an, egingo dute jardunaldia Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuko areto nagusian

10:00ean “Futbola eta inklusioa” Ikastaroa eskainiko dute. 12:00etik aurrera, mahaingurua egingo dute: “Futbolean praktika onak inklusioarentzako tresna bezala. Liga Genuine-a, SD Eibar, Real Sociedad eta Athletic Club-ren esperientziak”.

Jardunaldia Kirolenek antolatu du. GaituzSport, Inklusioa, Durangoko Udala, Eibar futbol taldea Reala eta Athletic Club batu dira bertara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!