Dendetako erakusleihoak amatatuko dituzte Durangon, Gabon gauean eta Gabon egunean

Anboto 2019ko abenduaren 23a

Dendak Bai elkarteak egin du deialdia eta horregaz bat egingo dute Durangoko hainbat dendarik. “Opariak internetetik edo Durangotik kanpo” erosteak eragiten dituen kalteez ohartaraztea da asmoa. “Herritarrak Gabon-gauean eta Gabon-egunean denda aurretik pasatzerakoan, kaleak bizitza barik daudela ohartuko dira”, esan dute ohar batean. Erakusleihoen itzalaldia Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejiragaz batera hasiko dute, 19:00ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!