400 euro batu ditu Durangoko Uztai taldeak La Cuadri del Hospi elkartearentzat

Anboto 2019ko abe. 23a, 11:00

Zehazki 404,70 euroko dohaintza egin dio gimnasia erritmikoa lantzen duen Durangoko Uztai taldeak, La Cuadri del Hospi elkarteari. Batutako dirua elkartea garatzen ari den proiektuetara bideratuko dute. Umeen minbizia borrokatzeko eta hezur-muina emateko programak egin ohi ditu elkarteak

Gimnasia erritmikoa landu ohi duen Uztai taldeak Txikigym emanaldia egin zuen barikuan, Landako kiroldegian. Emanaldiak iraun bitartean “elkartasun kafea” eskaini zuten. Saldutako kafe haietatik irabazitakoa eman diote La Cuadri del Hospi elkarteari

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!