Durangarrak garaile Bizkaiko esku pilotako lehen mailako txapelketan

Anboto 2019ko abe. 22a, 17:10

Txaber Zabala eta Unai Agirrezabal durangarrek osatutako bikoteak irabazi du Bizkaiko esku pilotako lehen mailako txapelketa. Basaurin jokatu zuten finala, barikuan, Sestaoko Etxegibel-Izurieta bikotearen aurka. 22-21 gailendu ziren durangarrak. Zabalak azaldu duenez, “partida oso gogorra” izan zen. “Ikusteko, ez zen partidu ona izan, baina bai oso gogorra”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!