Aranda de Dueroko mugimendu feministari babesa eman eta bertako udalaren “isiltasuna” salatu dute Durangon

Anboto 2019ko abe. 21a, 19:26

Andereak elkarteak deituta, Aranda de Dueroko (Burgos, Espainia) hiru gizonezkok 2017an adinez txikikoa zen emakume bati egindako bortxaketa salatu dute Durangoko hainbat herritarrek. Halaber, Aranda de Dueroko udalaren beraren isiltasuna gogor salatu dute. Elkarretaratutakoek elkartasuna adierazi diote Aranda de Dueroko mugimendu feministari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!