Dendak Bai elkarteak 1.200 gonbidapen banatuko ditu izotz pistarako

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 19a, 10:26

Durangoko Dendak Bai elkarteak egitarau berezia antolatu du Gabonetarako. Horren barruan, abenduaren 20tik 23ra bitartean izotz pistarako 1.200 gonbidapen banatuko dituztela jakinarazi dute.

Gonbidapenak honako irizpideen arabera banatuko dituzte: sarrera bat 20 eurotik gorako erosketetarako, sarrera bi 40 eurotik gorakoetarako eta hiru 60 eurotik gorakoetarako.

Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra

Abenduaren 21ean irekiko ditu ateak Landako gunean jarriko dute izotz pistak, eta urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo da. Pista goizez 10:30etatik 13:30etara egongo da zabailk, arratsaldez 17:00etatik 20:30etara eta zapatu gauetan 21:30etatik 00:30era. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!