Berbaro euskara elkarteak Plateruenean antolatzen duen urteko azken bertso saioko sarrerak agortu egin dira. 300 sarrera jarri dituzte salgai Plateruenean eta Berbaro elkartearen bulegoan. Hilaren 30eko saioan Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Igor Elortza, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Aitor Bizkarra ariko dira bertsotan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabal ariko da.