Bilbora 10:30ean irtengo dira eta buelta 19:00etan izango da, Murueta Torre auzoko elkarteko arduradunek azaldu dutenez. Tiketak elkarteko lokalean hartu daitezke, 18:00etatik 20:00etara. Tiketak 10 euroan erosi daitezke, bazkideek zortzi euroan. Umeak heldu baten ardurapean joan beharko dira.