Errotaritxuenako aurreproiektuak ikuskizunak egiteko eremua, jolasguneak, ariketa fisikorako makinak eta erlaxatzeko guneak batzen ditu

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 13a, 09:30

Errotaritxuena parkearen etorkizuna mugimenduan dago, bizirik. Aurreproiektua da indarrean dagoena. Hau da, parkeak izango lituzkeen gauzetariko asko finkatuta daude, baina horrek ez du esan gura dena erabakita dagoenik.

Horregatik, ondoko irudia behin-behineko parkearen egitura lez ulertu behar da. Batetik, Txintxurreta arkitektoak markatutako eserlekua ageri da parkearen hari gidari modura. Inguruan, izaera eta eduki askotariko guneak ere badaude. Dena dela, moldaketak egon daitezke.

Epeak
Udalak, proiektua egin ahal izateko diru partida prestatu eta osoko bilkurara eramateko asmoa du. Horren ondoren, otsail bueltan, aurreproiektua proiektu bihurtuko du. Azkenik, lizitazioen prozesua martxan ipini (ekaina-uztaila), eta lanak abuztuan hasiko lirateke. Urte amaieran egongo lirateke amaituta. Behin betiko parkea osatu arte, udalak faseka eta atalka egingo ditu lanak.

1. Atsedenerako eserlekua, parkearen bizkarrezurra

2. Ikuskizunetarako gunea. Dantzak, antzerkia, kontzertuak.

3. Adinduen aktibitaterako makinak.

4. Umeen jolasgunea (0 - 3 urte).

5. Umeen jolasgunea (6 - 12 urte).

6. Gazteen kirolgunea.

7. Atsedenerako sareak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!