Urteko azken bertso saiorako sarrerak salgai jarri dituzte

Anboto 2019ko abe. 11a, 17:56

Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Igor Elortza, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Aitor Bizkarra ariko dira bertsotan. Dagoeneko sarrerak salgai daude. 

Plateruena kafe antzokian eta Berbaro elkartean eskuratu daitezke urteko azken bertso saiorako sarrerak, hamar euroan; bazkide direnek bost euro ordainduko dituzte. 

Abenduaren 30ean izango da saioa, 22:00etan, eta Maite Berriozabalbeitia arituko da gai-jartzaile lanetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!