Landakoko atletismo pista berritzeko lanak martxoan hasiko dira

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 11a, 15:20

Lanek 600.000 euroko aurrekontua izango dute eta 14 astean luzatuko dira. "Euskal Herriko pistarik onenetarikoa eta osatuenetarikoa" lortuko dela azaldu dute udal iturriek.

“Durangon ariketa fisikoa egiteko baliabide aproposak" izan gura dituztela "eta horrelako lanek norabide horretan" laguntzen dutela azaldu dute udal iturriek. "Lehiaketarako izan ala ez, durangar osasuntsuak nahi ditugu”.

Lanek Durangoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!