San Antonio ikastetxean bidezko merkataritza sustatzeko postu bat jarri dute astebetez

Joseba Derteano 2019ko abe. 11a, 13:53
San Antonioko ikasleak bidezko merkataritzako postuan.

Kafea, txokolatea, zukua… askotariko produktuak aurkitu daitezke.

San Antonio DBH ikastetxeko sarreran askotariko produktuak batzen dituen postu bat ikusi daiteke gaur. Kafea, txokolatea, marmelada, zukua…denetarik erosi daiteke. Merkaritza justuago bat sustatzen duen Kidenda-tik hartu dituzte produktuak eta salmentekin batutako dirua bertara itzuliko dute, bestelako bitartekari barik. Izan ere horixe dute helburu, bidezko merkartaritza sustatzea.

Astebetez jarriko dute postu hori honako ordutegiarekin:

- Eguena: 11:00-13:00 (DBH) // 16:30-17:30 (LH)
- Barikua: 11:35-14:00 (DBH) // 16:15-17:15 (HH)
- Astelehena: 11:35-13:15 (DBH) // 16:30-17:30 (DBH)
- Martitzena: 11:00-13:00 (DBH) // 16:30-17:30 (DBH)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!