Goi-mailako ikasketen orientaziorako azoka egingo dute Jesuitak ikastetxean, eguenean

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 9a, 15:57

Hego Euskal Herriko eta Espainiar estatuko unibertsitate askotako adituak Durangoko Jesuitak ikastetxean izango dira eguenean, saio praktikoak egin, hitzaldiak eskaini, eta, oro har, Durangaldeko ikasleei goi-mailako ikasketen hautaketan laguntzeko. Jesuitak ikastetxeko iturriek ohar batean azaldu dutenez, Durangalde osora zabaldutako egitasmoa da ikasleei zein gurasoei ere zuzenduta dagoena.

Goizeko saioegaz hasi eta iluntzera arte egingo dira topaketak. Antolatzen duten bederatzigarren aldia da. Honako egitaraua izango dute topaketek:

SAIO PRAKTIKOAK

10:15etik hasita, saio praktikoak Batxilergoko ikasgeletan

  • "Apps, nuevas relaciones de trabajo y consumo colaborativo". Deustuko Unibertsitatea
  • "Descubre por qué las finanzas pueden contribuir a un mundo mejor". Deustuko Unibertsitatea
  • "Creando el medicamento del futuro". Nafarroako Unibertsitatea
  • "Habilidades comunicativas". Madrilgo Unibertsitate Europarra
  • "Interneteko aplikazioen sorkuntza". Mondragon Unibertsitatea
  • "Business data analytics: inteligencia artificial aplicada al negocio". Mondragon Unibertsitatea
  • "Mygade: finantzak". Mondragon Unibertsitatea
  • "El Marketing entra en los fogones: la cocina vasca, una estrategia de éxito". Merkataritza Ganbera
  • “Orientación universitaria, gestión del tiempo y entrevista personal”. Universidad San Jorge 

HITZALDIA

12:00. "Etorkizuna eraikitzen" (Oier Bizkarra arkitektoaren eskutik, Arrupe gelan)

UNIBERTSITATEEN HITZALDIAK (Antoñana gelan)

  • 15:00 Madrilgo Unibertsitate Europarra
  • 16:00 Deustuko Unibertsitatea
  • 17:00 Mondragon Unibertsitatea
  • 18:00 Nafarroako Unibertsitatea

UNIBERTSITATEEN INFORMAZIO GUNEAK 15:30etatik 18:30etara (Nafarroako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Merkataritza Ganbera, Escuelas Universitarias Gimbernat (Kantabria), Madrilgo Unibertsitate Europarra eta San Jorge Unibertsitatea (Aragoi)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!