Durangoko Azoka dela eta, abenduaren 6an, 7an eta 8an E1 eta E3 lineetako ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko du Euskotrenek, ohar batean informatu duenez. Hauek dira indartuko dituen lineak:
• Matiko – DURANGO – Zaldibar: goizetan jaiegunetako ohiko zerbitzua mantenduko da. Aldiz arratsaldez trenak ordu erdiro eskainiko dituzte.
• Zaldibar – DURANGO – Matiko: Trenek arratsaldez ere ordu erdiro zirkulatuko dute, aldiz goizetan zerbitzua orduro egongo da, egunaren lehen orduan errefortzuren batekin.
• Lezama – DURANGO: Abenduaren 6an, 7an eta 8an 11:07, 12:07, 16:07, 17:07, 18:07, 19:07, 20:07 eta 21:07an Lezamatik Durangora tren bereziak irtengo dira (trena aldatu gabe). Geldialdia ohiko geltokietan egingo dute. Gainerako E3 lineak jaiegunetako ohiko ordutegia izango du