Gazteen lasterketa
Aurretik umeek parte hartuko dute. Lehenengoak 2010ean edo aurretik jaiotakoak izango dira, 11:00etan; 2008tik 2009ra bitartean jaiotakoak, 11:10ean. Lasterketa bi hauetan parte hartzen duten umeek 500 metro egingo dituzte. Ondoren, infantilen txanda izango da. 2005tik 2007ra bitartean jaiotakoak 11:20an irtengo dira. 800 metroko lasterketa egingo dute. Proba hasi baino ordu erdi lehenago egin beharko dute izen-ematea.
Umeen lasterketako izen-emateari dagokionez, parte-hartzaileak proba hasi baino ordu erdi lehenago apuntatu beharko dira, irteera lekuan bertan.
Korrikalarientzat informazioa
Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek arropak uzteko eta dutxatzeko aukera izango dute. Gainera, lasterketa amaitu ondoren sari banaketa egingo dutela eta parte-hartzaileen artean opariak zozkatuko dituztela jakitera eman dute. Horrez gainera, korrikalarientzat txokolate beroa, kafea eta fruta egongo da, Ezkurdin.