En Tol Sarmientok, Zetakek, Arkada Socialek eta Maider Zabalegik euren azken lanak aurkeztuko dituzte Plateruena kulturgunean

Aritz Maldonado 2019ko abe. 5a, 09:00

Beste urte batez, Plateruena Durangoko Azokako kontzertu handien plaza izango da. Abenduaren 5etik 8ra bitartean, publiko guztietarako eskaintza egongo da, gazte, heldu eta nagusientzat.

Arabako ska doinuak egongo dira lehenengo egunean. En Tol Sarmiento taldeak Aukera Berriak disko berria aurkeztuko du, zuzenean. Abenduaren 6an, barikua, Zetak proiektuaren kontzertua ikusi ahalko da Plateruenean. Pello Reparazen proiektu berria da Zetak; musika elektronikoa ardatz hartuta, bestelako doinuekin nahasten du Vendettako kide ohiak. Bestalde, abenduaren 7an, klasiko batzuek aurkeztuko dute disko berria Plateruenean. Arcada Social arrasatearrek, hain zuen ere. No Retorno deitzen da euren azken lana.

Tradizio bihurtu den lez, Plateruenak kontzertu lasai bategaz itxiko du Durangoko Azokako aurtengo edizioa ere. Maider Zabalegik kontzertua eskainiko du Landakoko ateak itxi eta gero, 20:00etan.

Hautsi telebista
Kontzertuen gune ez ezik, Azokan bizitakoa komentatzeko, giroaz gozatzen jarraitzeko eta mokadutxo bat ahoratzeko leku ezin hobea izango da Plateruena. Horrez gainera, bigarren urtez, Hautsi Telebista saioa grabatuko da bertan, Azoka Telebistagaz elkarlanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!