Azokak iraun bitartean garbiketa zerbitzua handituko du Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 5a, 09:11

Garbiketa langileen kopurua %38 igotzeaz gain, makinaria lanen zerbitzua %60 handituko dute. 7 'botiloi' gune ere identifikatu ditu (Landako erakustazokaren ingurua, Plateruen plaza, Ibaizabal ikastolaren ingurua, Bartolome Ertzilla musika eskolaren ingurua, Murueta Torre eta Ezkurdi plaza) eta horretara zuzendutako edukiontziak ipini dituzte (papera eta kartoia, ontziak eta zaborra)

Alde zaharreko hainbat puntutan, "lehen aldiz" komun bereziak ipiniko dituela azaldu dute udaleko iturriek. Uribarri kalean, Andra Marin, Zeharkalen eta Goienkalen ipiniko dituzte. Udalak dioenez, erabaki honek DAZ Durangoko Alde Zaharra elkartearen eskarietako bati erantzuten dio.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!