"Bilbon zaila da euskaraz bizitzea eta ez digute lan hori batere errazten"

Joseba Derteano 2019ko abe. 2a, 09:01

Bilboko iazko jaietan, txosnak desmuntatzen zebilela, hango udaltzain bategaz eztabaida izan zuen Durangon bizi den Arkaitz Zarraga santutxuarrak. Berari euskaraz zuzentzeko eskatu zion udaltzainari, administrazioarekiko hizkuntza aukeratzeko eskubidea berea delako, baina udaltzainak ez zion kasurik egin, eta, gainera, salaketa ipini zion errespetu falta leporatuta eta iraindu egin zuela esanda. Gertaera horri dagokion epaiketa abenduaren 12an izango da, Bilboko epaitegian.

Harrezkero, hainbat eragileren  elkartasuna jaso du. Hain zuzen ere, epaiketa egunean, 09:30ean, Euskal Herrian Euskarazek eta Hau Pittu Hau konpartsak elkarretaratatzera deitu dute epaitegiaren aurrean Zarragari elkartasuna adierazteko. Hainbat norbanakoren esker ona ere jaso duela dio Zarragak. "Jendeak eskertuta berba egin dit, esanez eurek beharbada ez zutela horrela jokatuko. Baina neuk ere ez dut beti horrela jokatzen. Batzuetan errudun sentiarazten gaituzte euskararen alde sutsuago ez aritzeagatik. Bilbon euskaraz bizitzea oso zaila da eta ez digute lana batere errazten. Gertaera honek euskalgintza apur bat astintzeko balio badu, gaitzerdi", adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!