Etxez etxeko banaketak bizikletaz egingo ditu aurrerantzean Dendak Baik

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 28a, 15:12

Jasangarritasuna bultzatu asmoz, aurrerantzean etxez etxeko banaketak bizikleta elektrikoz egingo ditu Dendak Bai. Gainera, banaketa zerbitzua handitu egingo dute. 

Gaur eguerdian Turismo Bulegoan emandako prentsaurrekoan Dendak Bai elkarteko Alex Palaciosek jakitera eman duenez, aurrerantzean etxez etxeko banaketak bizikletaz egingo dituzte. "Jasangarritasuna bultzatzea eta zerbitzua handitu gura ditugu. Gainera, gure helburua pertsona mota ezberdinengana heltzea ere bada. Hau da, bai etxera erosketak eramatea nahi duen nagusi batengana, baita telefonoz eskaria egin eta etxera eramatea nahi duen gaztearenga", adierazi du Palaciosek. 

2013az geroztik dago martxan etxez etxeko zerbitzua. Orain arte, astean hiru egunez zegoen erabilgarri eta hemendik aurrera astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta martitzen eta egunetan 17:00etatik 20:00etara erabiltzeko aukera egongo da. Bestalde, komertzioei ere zerbitzua erabiltzeko eta jendeari honen berri emateko gonbidapena luzatu die. 

Durango txartela

Bestalde, gaurko prentsaurrekoan abenduaren 9etik urtarrilaren 5era bitartean 1900 bono jarriko dituztela jakitera eman dute. Gainera, zenbait aldeketa izango dituela iragarri dute.

Orain arte, herritarrek 5 euro ordaintzen zuten eta 15 euroko txartela lortu. Aurten, berriz, 10 euro ordaindu eta 20 euroko txartela lortuko dute. Gainera, abenduaren 9,10 eta 11ak durangarrei soilik banatuko zaizkiela txartelak azaldu dute. Bestalde, Turismo Bulegoan, Landako 2 kiroldegian eta Pinondo etxean eskuratu ahal izango direla jakitera eman dute. 

"Durango bizi bat edukitzeko komertzio txiki eta bizia edukitzea oso garrantzitsua da. Ezin da ulertu Durango bat komertzio txiki barik eta gure apustua hori bultzatzea da", esan du Ima Garrastatxu Durangoko alkateak. Jorge Varela zinegotziak, berrzi, komertzio txikiek herritarrei bizia ematen dietela eta gorbenu taldeak Durango bizi baten alde lan egingo duela azaldu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!