"Txoria Nuen Maite tabernan beti saiatu gara gauza berezi eta desberdinak eskaintzen"

Aitziber Basauri 2019ko aza. 28a, 15:37

Txoria Nuen Maitek 20 urte egingo ditu abenduan, eta ibilbide hori ospatzeko, urteurren jaia ospatuko dute azaroaren 29an eta 30ean. Atxo Fun Fun izenagaz hasitako 20 urteko bidea islatuko duen argazki erakusketa prestatu dute Petralanda anaiek, eta Donostiako Gross Craft Beer-ek urteurrenerako propio egindako garagardoa ere aurkeztuko dute. Hainbat dj hurbilduko dira eta kubako doinuek ez dute hutsik egingo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!