Galizian, Europa osoko 300 bat partaide batu dituen openean, 32 domina irabazi ditu Durangoko Wado Kan arte martzialen klubak. Bederatzi domina urrezkoak izan dira, hamaika zilarrezkoak eta hamabi brontzezkoak. Adin guztietako parte hartzaileek 49 ariketa desberdin aurkeztu dituzte kata, defentsa pertsonal eta aurrez aurreko borroka modalitateetan.Borrokalariez gainera, klubeko lau kidek epaile lanak egin dituzte openean, nazioarteko lehiaketetan duten esperientziagatik.