15 urteko Izaro Aranburu aulestiarrak irabazi du Durangoko Emakumeen Lasterketa

Joseba Derteano 2019ko aza. 25a, 14:23

Ezkerretik eskumara: Garazi Sampedro, Izaro Aranburu eta Ainara Urrutia.

Atzoko laugarren aldiak 221 parte hartzaile izan zituen.

Gazte-gaztea izanagatik, distantzia laburretan bikain moldatzen dela erakutsi zuen Izaro Aranburu (DKT taldea) aulestiarrak. 15 urtegaz, bera baino askoz esperientzia handiagoko korrikalariak hartu zituen mendean. Lasterketa bizi-bizi hasi zuten Aranburuk eta Ainara Urrutia aretxabaletarrak. Handik apur batera, Urrutiak atzerantz egin zuen eta Garazi Sampedro atxondarrak ere gainditu zuen. Azken kilometro bietan Aranburuk aldeari eutsi zion eta lehenengo helmugaratu zen. Garazi Sampedrok eta Ainara Urrutiak osatu zuten podiuma.

Gazte mailan Julene Arriaga durangarra izan zen onena, Enara Perez eta Naroa Martinez durangarren aurretik. Master mailako proba Aloña Egia durangarrak irabazi zuen eta Arantza Burgoa eta Idoia Otaduik osatu zuten podiuma.

SAILKAPEN OROKORRA, AURRENEKO 20 SAILKATUAK

  1. Izaro Aranburu Rementeria (Aulestia).............. 18.40      
  2. Garazi Sampedro Arando (Atxondo)............ .... 19.00       
  3. Ainara Urrutia Yurrebaso (Aretxabaleta).......... 19.25 
  4. Zutoia Odriozola (Elorrio)..................................... 20.23
  5. Eneritz Alkorta Lejarreta (Atxondo)................... 21.14
  6. Julene Arriaga Aranburu (Durango)................... 21.27
  7. Enara Pérez Martín (Durango)............................. 21.29
  8. Aloña Egia (Durango)............................................. 21.42
  9. Arantza Burgoa (Ondarroa).................................. 21.50   
  10. Naroa Martinez Egizabal (Durango)................... 21.52
  11. Idoia Otadui Uriarte (Berriz)................................. 22.07
  12. Malen Zuazua Abendibar (Abadiño).................. 22.22
  13. Oneka Etxegibel Uribe (Durango)....................... 22.22
  14. Amaiur Zuazua Abendibar (Abadiño)................ 22.22
  15. Bego Martínez Telleria (Durango)...................... 22.24
  16. Sofia Zacharova (Markina)................................... 22.30
  17. Ainhoa Abendibar Isasi (Abadiño)...................... 22.38
  18. Nerea Arana Guillen (Durango)........................... 22.43
  19. Iraitz Arrizabalaga Etxaburu (Ondarroa)........... 22.57
  20. Goizalde Roldán Sesma (Lekeitio)                   

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!