Kolonbian, Guatemalan eta Saharan ematen diren eskubideen urraketak azaldu dituzte Durangon

Joseba Derteano 2019ko aza. 22a, 17:21

Euren jaioterrietan giza eskubideen defentsako elkarteetan lanean dabiltzan hiru lagunei harrera egin diete Durangoko Udalean.

Ana Rosalia Tiul Quib de Caal (Guatemalako 'Comite de Unidad Campesina'-ko kidea), Leyla Andrea Arroyo (Kolonbiako 'Comite del Paro Civico de Buenaventura'-ko kidea) eta Brahim Dahane (giza eskubideen urraketak jasan dituzten saharauien elkarteko kidea) Durangoko udaletxean izan dira udal ordezkariei euren herrialdeetan gertatzen diren giza eskubideen urraketei buruzko azalpenak emateko.

Ondoren, Durangoko Elkartegira tokialdatu dira eta kafe-solasaldia hasi dute bertaratu diren herritarrekin.

Topaketa Bakearen Nazioarteko Brigadak erakundeak eta Mundubat elkarteak antolatu dute, besteak beste, Durangoko Udalaren laguntzarekin. Izan ere, Durango giza eskubideen alde lan egiten duten pertsonak babesten dituen Herri Babesarea-ko kidea da. Bizkaian Zornotza eta Ea herriak ere sare horretako kideak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!