Kolonbian, Guatemalan eta Saharan giza eskubideen defentsan dabiltzanek solasaldia eskainiko dute Durangon

Joseba Derteano 2019ko aza. 21a, 17:19
Saharaui gazteak Atxondo, Hamadako Izarrak elkartekoekin.

Solasaldia barikuan, 17:00etan, izango da Durangoko Elkartegian.

Topaketa Bakearen Nazioarteko Brigadak erakundeak eta Mundubat elkarteak antolatu dute, besteak beste, Durangoko Udalaren laguntzarekin. Honako hizlari hauek parte hartuko dute: Ana Rosalia Tiul Quib de Caal (Guatemalako 'Comite de Unidad Campesina'-ko kidea), Leyla Andrea Arroyo (Kolonbiako 'Comite del Paro Civico de Buenaventura'-ko kidea) eta Brahim Dahane (giza eskubideen urraketak jasan dituzten saharauien elkarteko kidea).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!