Hamazazpi taldek eta disko jartzailek parte hartuko dute Landako Gunean egiten den elkartasunezko musika jaialdian. On line bidezko sarrerak Plateruena kulturguneako webgunean egongo dira salgai astelehenetik aurrera. Sarrera fisikoak, ostera, abenduaren 10etik aurrera salduko dira.