Emakumeen lasterketak Durangoko kaleak zeharkatuko ditu domekan, indarkeriari aurre egiteko

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 21a, 12:21

Lasterketarako izen-emateak Andragunean, Landako II kiroldegian edo www.kirolprobak.com atarian egin beharko dira. Durangoko Mugimendu Feministak eta udalak ekitaldi sorta prestatu dute Azaroaren 25erako . Aldarrikapenek, kirol jarduerek eta kultura ekintzek bat egingo dute emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko. Egitarau osoa, behean ikusgai

Azaroaren 23a, zapatua

ANTZERKIA

  • ¿Qué fue de Ana García? antzezlana, Bilboko Pabellón 6 konpainiaren eskutik.
  • 19:00etan, San Agustin kulturgunean

BELDUR BARIK TOPAKETA

  • Tailerrak, photocalla, sari banaketa, La Basuren kontzertua, Bilboko Azkuna Zentroan.
  • Bilbon den arren, autobusak antolatu dituzte Durangotik bertara joateko. www.beldurbarik.eus atarian kontsultatu daiteke informazio gehiago.

Azaroaren 24a, domeka

LASTERKETAK (Antolatzailea: Durango Masters Kirol Kluba)

  • 11:15 Lasterketa laburra, gura duten guztientzat
  • 11:30 Emakumeen lasterketa, Ezkurdi plazatik hasita. (Oharra: izen emateak www.kirolprobak.com atarian, Andragunean edo Landako II kiroldegian egin beharko dira)

Azaroaren 25a, astelehena (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna)

  • Adierazpen instituzionala
  • Manifestazioa. Mobilizazioen toki eta orduak jakiteko, sare sozialei adi egoteko deia egin dute. Antolatzailea: Durangoko Mugimendu Feminista

 

Abenduaren 4, eguaztena

HITZALDIA

  • Emakumeen aurkako biolentziak ez du adinik
  • 18:00etan Andragunean. Antolatzailea: Oneka emakume pentsiodunen elkartea

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!