[BIDEOA]: Azken erasoen aurrean kaleak hartu dituzte feministek Durangon

Anboto 2019ko aza. 20a, 07:30

Joan zen asteko bortxaketaren aurka kaleak hartu eta  beraien “amorrua”  azaleratu zuten feministok atzo feministek. Ekimenean sua piztuta dagoela eta ez dutela atzera egingo oihukatu zuten. 

Durangoko Autodefentsa Feministako kideek azaldu dutenez, “gainezka” egin dute, ez dute onartzen erasoak “eguneroko ogia” izatea. “Emakumeon* hitza behin eta berriro zalantzan jartzen da. Errutina bilakatzen ari dira mobilizazioak. Aski da!”.

Bestalde emakumeen* errelatoa zalantzan jartzen den aldiro, ”guk sinisten dizugu” ohiukatzen jarraituko dutela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!