Durango Kirol Taldeko emakumeak eta gizonak podiumera igo dira Bizkaiko txapelketan

Joseba Derteano 2019ko aza. 18a, 09:06

Asteburuan Durangoko atletismo pistan lehiatutako txapelketan gizonak bigarren geratu ziren eta emakumeak hirugarren.

Gizonetan, Gontzal Murgoitio elorriarra nagusitu zen 1500 metrotan, eta, Alex Cuesta ermuarra, berriz, altura jauzian. Hauek izan ziren beste taldekideak: Ekain Campo eta Gorka García durangarrak, Imanol Aiartzaguena  abadiñarra, Oier Letamendia zaldibartarra, Mikel Ausán markinarra, Igor Jaio aulestiarra eta Aiert Azkarate ondarrutarra.

Emakumeetan, Ainara Mugartegi markinarra onena izan zen altura jauzian, bere aurreko marka hobetuz: 1.45 metro. Gauza bera egin zuen Sara Asenjo aulestiarrak pisu jaurtiketan: 10,71 metro. Etxebarriko Sarai Larrinagak 33.47 metrotara jaurti zuen diskoa, urte guztiz oparoari agur esateko.Eloise Manga elorriarra, Lorena Arauco ondarrutarra, Neskuts Aldazabal berritxuarra, eta, Sofia Zacharova eta June Arostegi markinarrak izan ziren beste taldekideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!