JAEDeko standa zabalduko dute gaur arratsaldean, gabon giroa iragarriz

Anboto 2019ko aza. 15a, 12:07

Gabonak hurbil daudenaren iragarlea da askorentzat JAEDek Andra Mariko elizpean jartzen duen gabonetako stand solidarioa. Aurten ere, 60.000 txartel jarraiko dituzte salgai, urtarrilaren 6an zozketa egin bitartean. Guztira 50 sari zotz egingo dituzte. Autoa izango da aurten ere sari nagusi, Renault Clio bat. Sari berrien arten, mediterraneoan zeharreko bi pertsonentzako bidaia eta bizikleta elektriko bat, gitarra elektriko bat eta Nintendo Swiych bat daude.

Zozketarako txartelak 1,50 euroan salduko dituzte aterako dituzten 60.000 txartelak, eta azken urte bian legez, denak saltzea espero dute arduradunek. "Oso harrera ona izaten dugu. Horregatik, aurten, beste 5.000 txartel saltzeko eskaria egin dugu, eta zozketara txartelak nola saltzen diren ikusita baliteke horiek ere salgai jartzea".

Opari guztiak batzen dituen gabonetako standa 18:00etan zabalduko dute, gaur, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Aurten, Bizidun elkartearen laguntza izango du JAEDek asteburuetako txandak betetzeko. Elkarteko 33 lagunek eman dute izena asteburuetan txartelak saltzen egoteko. Bizidun elkarteko kideek gogoratu dute borondatezko lana egiten duten kolektiboa direla eta hainbat arlotan lan egiten dute beste elkarte batzuekin jarduten dutela, "esperientzia eta borondatea" eskainiz. JAEDek arduradunek ekimen honetan parte hartzen duten guztien laguntza eskertzeko ere aprobetxatu dute gaurko ekitaldia. "Beraiek gabe ezinezkoa litzateke aurrera ateratzea", diote. Gogoratu dute diru ekarpenak egiteko kutxa eta Olentzero gabonetako standean egongo dira, aurten ere. JAEDen loteria ere kalean dago dagoeneko herriko hainbat komertziotan: 51.384.

Zotz egingo diren opari gehienak JAEDek berak erositakoak dira. Hala ere, badaude dohaintzan eman direnak ere bai: Tabira eta Mancisidorrek emandako erlojuak, Curtidos Rodriguezek emandako maletak, Arroyaberen ardoak, Eroskiren gabonetako otzara, Cengotita mintegiak emandako landarak eta Durango Kirolak-ek eskainitako bonuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!