Markel Rodriguez txirrindularia Eiser-Hirumet taldera igo dute

Joseba Derteano 2019ko aza. 12a, 16:34
Markel Rodriguez Eiser taldeko elastikoarekin.

Harrobiari aukerak ematen jarraitzen du Durangoko taldeak. Horrela, ziklista abadiñarrak gazteetatik 23 urtez azpiko talderako saltoa emango du.

Aurten emaitza azpimarragarriak lortu ditu Rodriguezek. Esaterako, pistan Espainiako Kopako txapeldun geratu da eta Gipuzkoako Itzulian tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen. Denboraldi berrian “mailara egitea eta ahalik gehien ikastea” izango ditu helburu, Eiser-Hirumet taldekoek ohar batean azaldu dutenez.

Eiser-Hirumetek 2020ari begirako lehenengo kontzentrazioa egingo du asteburu honetan, Urkiolan. Iaztik Mikel Hernandez, Patxi Juaristi, Jon Polledo, Juan Cardenas, Adrian Fernandez, Erlantz Calvo, Josu Urrutia, Max Williamson eta Daniel Avellaneda ziklistek jarraitzen dute. Nobedadeak, berriz, honako hauek dira: Iñigo Colina, (Loiumat), Markel Rodriguez (Gaursa Rent a Car La Tostadora), Carlos Gonzalez ( Bathco), Asier Urionabarrenetxea (Iza Maestre), Eneko Perez (Iza Maestre), Ander Palacio (Zabalgarbi), Alex Ashman (Stuart Hall Cycling), Fergus Robinson (Zappi Holdsworth) eta David Gijon (Escribano Cycling Tem).

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!