Ur Partzuergoak ezeztatu egin du Durangon telefono deiak egiten dabiltzanik

Joseba Derteano 2019ko aza. 12a, 13:22

Hainbat durangarrek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren izenean egindako hainbat telefono dei jaso dituzte. Partzuergoak ohartarazi du dei horiek ez direla eurenak.

Dei horien bidez, etxeko uraren kalitatearen inguruko datuak eskatu dizkiete, baita datu pertsonalak (adina) ere, Partzuergoak ohar batean informatu duenez. Baina ez dira Partzuergotik egindako deiak. “Une honetan ez gara Durango inguruan telefono-kanpainarik ezta aurrez aurreko kanpainarik ere egiten ari”, abisatu dute. Horrelako deiren bat jasoz gero eurekin hartuemanetan jartzeko eskatu eta edozein zalantza argitzeko telefono zenbaki bat eman dute: 94 487 31 87.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!