Esan bezala, emakume migratzaileen aitortza egitea gura dute antolatzaileek hirugarren edizio honetan. Durangon bizi diren sei emakumeren lekukotza entzun ahalko da, azaroaren 27an. "Profil anitzeko emakumeak dira, bakoitzak bere migrazio-proiektua izan du, bere motibazio eta itxaropenekin; eta harrera herrian aurkitu dituzten aukerak ere anitzak izan dira" azaldu dute antolatzaileek.
Azaroaren 13tik aurrera
Eguenean hasiko da programa, Trinidad L. Vicenteren 'Maternidad transnacional: discursos, estereotipos y practicas' berbaldiarekin. Egun bat beranduago tango ikastaroa eskainiko da; 18an, ostera, Marokoko sukaldaritza tailerra eskainiko da; azaroaren 30ean, ostera, Peruko ipuinekin osatutako ipuin kontaketa saioa eta kometa tailerra eskainiko dira.
Jatorri desberdinetako pertsonen elkarrizketa bultzatzeko helburuagaz antolatzen dute 'Bideak gurutzatuz: gure komunitatea osatzen duten migrazio arloko bizi istoriak' ekimena; elkar ezagutzaz gainera, bizipen eta jakintzak trukatzeko espazioak sortu gura dira.
Egitarau osoa: