Auto batek beste pertsona bat harrapatu du Durangon, bigarrena asteburu honetan

Anboto 2019ko aza. 10a, 08:09

Stop Accidentes elkarteak eman du istripuaren berri. Auto batek adin nagusiko herritar bat harrapatu du San Fausto auzoan, Ebaristo Bustintza kalean. Gertakaria zapatuan izan da, 14:00ak aldera, eta zauritua osasun zerbitzuek artatu behar izan dute. Asteburu honetan auto-harrapaketa bat ematen den bigarren aldia da Durangon. Barikuan, 47 urteko gizonezkoa harrapatu zuen auto batek Olleria kalean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!