Auto batek oinezko bat harrapatu du Durangoko Olleria kalean

Anboto 2019ko aza. 8a, 23:32
Iturria: Stop Accidentes

Gertakaria bariku honetan izan da, arratsaldeko 19:00ak aldera. Stop Accidentes elkarteak jakitera eman duenez,  47 urteko gizonezkoa da zauritua. 

Rosa Trinidad Stop Accidentes elkarteko bozeramaileak adierazi duenez, gertakaria ez da istripua, “errepide indarkeria” baino. Gogoratu du ez dela toki horretan antzera bateko gertakaria ematen den lehen aldia, eta “berehalako” neurriak hartzeko eskatu dio Durangoko Udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!