Baionako erailketa matxista salatzeko manifestazioa deitu dute Durangon

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 7a, 11:38

Baionako erailketa matxista salatzeko manifestazioa egingo dute gaur Durangon.  Durangoko Plataforma Feministak deitu duen manifestazioa 20:15ean hasiko da, Andra Marin.

53 urteko emakume bat hil da agertu zen zapatuan, bere etxean. Frantziako Poliziak hilketa matxista izan zela uste du, eta andrearen bikotekidea atxilotu zuten. 

Zenbait hedabidek adierazi dutenez, urtea hasi zenetik indarkeria matxistak hildako laugarren emakumea da Euskal Herrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!