Exoplanetei buruzko hitzaldiagaz hasiko du Izarra Astronomia Elkarteak udazkeneko berbaldi sorta

Joseba Derteano 2019ko aza. 5a, 13:03

Eguen honetan, 19:00etan izango da, Durangoko Pinondo Etxeko goiko solairuan.

Exoplanetak eguzki-sistematik kanpora dauden planetak dira eta 4.000tik gora identifikatu dituzte orain arte, tamaina eta konposizio askotakoak. Euren aurkikuntza astronomiako adar emankor eta interesgarrienetakoa da gaur egun eta Izarrak Astronomia Elkarteak gai hori aukeratu du Udagoieneko Hitzaldiak abiatzeko. Elkarteko Asier Jaio izango da hizlaria eta euskaraz jardungo du.

Gainerako hitzaldia biak ere 19:00etan hasiko dira, Pinondon. Azaroaren 14an ‘Midiendo el tiempo por medio de los astros’ izeneko berbaldia eskainiko dute, gazteleraz. Azkenik, hilaren 21an, teleskopioei eta euren erabilerari buruz ariko dira, euskaraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!