Dendak Bai elkarteak 25 bazkari eta afari zozketatuko ditu azaroko erosketen artean

Joseba Derteano 2019ko urr. 31a, 09:12

Durango Txartelari atxikitako establezimenduetan egin behar dira erosketak.

Erosketa bat sariduna izanez gero, TPVtik ateratzen den ticketaren beheko partean ‘saria’ mezua dagokion sariarekin batera agertuko da.

Bale hau Durangoko Nafarroako Rural Kutxako bulegoan aurkeztu beharko da. Han bale bat emango diote irabazleari 2020ko otsailaren 29a baino lehen adierazitako establezimenduan trukatu beharko dena.

Sariak Dendak Bai elkarteko bazkide diren ostalaritza sektoreko jatetxe hauetan gozatu ahal izango dira: Akebaso, Gaztelua, Gran Hotel Durango, Kobika, Larrinagatxu eta Plateruena Kafe Antzokia.

Durango Txartela oraindik ez dutenek eta eskatu nahi dutenek, atxikitako edozein establezimendutan, Dendak Bai elkartearen bulegoan (Askatasun Etorbidea, 2) edo Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan eskatu dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!