Durangoko galdeketa

Urtea amaitu baino lehen tramitatu gura du Durangoko Udalak tren geltoki zaharrari buruzko galdera

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 29a, 09:24

Egon litezkeen oztopo juridikoak ekiditeko helburuz, Erabaki plataformak planteatutako galdera aztertzen dabil udala uneotan. Madrilera jo eta tramitazioagaz hasi baino lehen, "ahalik eta galderarik zehatzena" eta "anbiguotasunik bakoa" definitu gura du.

Tren geltokiaren proiektuari buruzko galdeketa dela eta batu dira egunotan Erabaki plataforma eta Durangoko Udala. Plataformak honako galdera egitea planteatu dio udalari:

"Ados al zaude gaur egun onartuta dagoen proiektua (PERI Ferrocarril) bertan behera utzi eta durangar denon parte hartzez eta Durangoren beharrizanei erantzungo dien proiektu bat egiteko prozesu parte hartzaile bat martxan jartzearekin?" 

Galdeketaren tramitazioa Madrilen hasi aurretik, galderak izan ditzakeen oztopo juridikoak saihesteko lanean dabil udala. Plataformako kideak gainontzeko alderdiegaz ere batuko dira hurrengo egunetan. Halaber, gogora ekarri dute ez dutela "inoiz proiektu zehatzik babestu". Are, azpimarratu dute haien lana "Peri Ferrocarril" deritzon lursailen inguruan, herri galdeketa loteslea sustatzera" bideratu dela "beti".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!